XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arnasia artzeko, orri alako makilla ero punta sorrotz batekin aek itte sian, noa komeni san eittia ba, lelengo goiko puntatik aste san, da gero, goittik be iketza iñas fate san ba, ero faten da, da antxe, da geo ba, nun komeni akon, da atzenian ba, barren-barrenian, ori da, ba, suak ara korriru es deixen, bestela denpoa asko biar isaten dau ta.

Eta zulo horrei zela esaten dotsazue?

Siri-sulua, baiña, esta, ola sulo aundixa esta biar iseten, bakarrik arnasia artzeko beste, lartxo badauka ba, tak! tapau pixkat eta andik keia pixkat urtetzen dabela (...).

Da geo asi, goitti bera asi tta ba, aek, len esa otena, kakuakin, aekin sertze san, ors-bikua be igual, ori ors-biko burdiñesko ors-bikua be badabitz, da alakuekin be ibal, da goitti bera sati bat serian etara ta lantzian sati bat, batera etaaskero sua igual geixau eote san da, lenengo egunian, ba, orra puxketa bat etaa, da geo ba, urrengo euneako a ostuta eote san andik berakua geixau, da geo ba, dana batea barik satika (...).

... lenengo osteko eitte ako ba, lurra, gaiñian daukan lurra dana kendu da konponduta ipiñi, da geo an lur-sikua dana bota gaiñian danea, danian, da geo abar batekin igurtzi, eskoba batekin igurtzia moruan, igurtzi tta gero sulo dana beteta geatzen da, da sela arnasaik estaben artzen, sua dana ametau eitten da, da geo etaatzerakuan ba, txingar batzuk urtetzen dabe, esta?, da geo aek, e, nobera, nobera espadabill e, begira ero serian, iketzian ba, aguro sabaltzen da a, txingarra seiruan artzen dau indarra, da noberak ibili biar argi (...).

Eskuaria ero erabiltzen zan zeozetarako?

Bai, eskubaria, baiña ortza, ortz aundixekin e, ori iketza etaatzeko, bueno, etaa, etaa bestiakin, gero ba, a sabaltzeko-ta eskubariakin (...).

Ze zan? Galbahi normala?

Galbaia baiña alanbriekin, e, ya sulo, au tamañu inguruko suluak, a ganbaan libre, libre aintxe dao.

Ikatzetarako erabilittakua?

Bai, iketzetaako, da geo arekin, arekin ba, gero guk e, alako artei(k) pe eskiñuan ... gure aittittak eta galbaia beteta, kla! artu ta sakura ... aek sakura ondo asertatzeban, da, gero atzenian ba, see samarra ero, serian ba, lurrak autza eukitzen dau da aek eraiñ da ba, a lur-autza lurrea jausten da, da iketza geatu galbaian.

Zer zan ilintxia?

Ilintxia ba, sea, iketza in barik, eitten asi baiña ein barik geatze sana, orrek e, jeneral ixate sian, ba, an bastarreko ertzetan da geatzen sianak (...).

Ze izen zeukan horrek txiki horrek, izenen bat bazeukan?

Bai, ikes seia ero, baiña ori, e, saltzeko ta eskiñuan ibiltzen, bueno, dana be igual ixengo san banastakada bat, ero, bi ero, ori atzeneko ondarreko sea ixate san da (...).

Eta zakuak nun eruaten zittuen, burdixetan edo?

Burdixetan.

Orduan zakuak, beste ontziren bat ezeban beste iñork erabiltzen, ezta?

Kar[r]iatzeko es, kar[r]iatzeko sakuak.

Ez, baiña diñot neurtzeko.

A! Neurtzeko! Bueno, ontzixa bai, e, Eibarren aek kargua eukanak pai.

Eta zelako ontzixa zan hori?

Ba, kajoia ero san, bai, eurresko kajoia, kajoia ba, bere neurriko ... geo beste batzuk pa sakuak bere ixena euki arren saku txikixauekin-da asi sien, da orduan san gero kiloka edo, baiña neurriko sakua pa oixe oetamabos kilotik berroei kilo bittarte or ibiltze san, e, bateti bestera diferensia urtetzeban, iketza selakua dan be bai.

Zeuek ze eitten ziñuen? Etxerako ikatz dana, ala saldu be eitten ziñuen?

Es, saldu, saldu, saldu eitte giñuan; eskupetan, e, tenplerako ta, eskupetan kañoiak eta tenplerako ta artaako itte iñusen guk.

Zer da tenplia, tenplerako?

Tenplia ba, sean be, kañoian bisittasuna ero, sea, tenplia oiñ sea emote otze, olixuakin-da emote otze oiñ, tenplia, ba, bere, bere indarra (...); da atxurra pikatxoia be serian, e, tenplia ... olixotan emoten bajako ero uretan be, uretan be derrepente sartzen bada aek goorra urtetzen dau, geo satixa bota igual eitten dau aek, oixe tenplia da ba (...).

Orduan sortzi peesta ta be bai, da eruatia sakuko pesetia, egun gustia biar isateban, e, ba, etxetik urtetzen baeban beatziretan ba, basoa etorri tta kargau ta ... ba, eun gustia biar, da irixekin fan da ba, amasei saku eruate sittuan ba, amasei peseta. Orduan sakua ba, sei, saspi peesta, sortzi, ortxe.